XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Aita izendaturiko hari buruz, azpimarratu batzutan haur haundi baten antzera aritzen dela, bitxikeria eske besteei inbidia emateko.

Hori ez dator bat bere boxeolari-izaerarekin, asaldatuko duen edonor berotzeko beti prest.

Jainkoak barka diezaiola, bere patuaren bala irentsirik amaitzeko azkenean.

Istripu bat. Hura izan zen adierazpen ofiziala.

Hemingway jatunak sanferminak bizi zituen beste nehork ez bezala.

Festaren semea eta festa bera ere izanik, aztarna utzi zukeen, deus idatzi ezean ere.

Entzierroaren xarma maite zuen, eta Antonio Ordoñez-i txit haundia iritzi zion.

Jatekotan eta edatekotan neurririk gabea, gerorako gordekina bilduko balu bezala, bere irudia haundiki erakutsi zuen Iruñeko karriketan goiti eta beheiti, haundiei agertzeko baimena ematen zaien haunditasunez.

Beste pertsonaia apartekoei gertatzen zaiena, Hemingway-ri ere gertatzen zaio.

Nik baino hobe erran du José María Iribarren-ek; honi idazle haundia iritzirik ere, Iruñean biziki gutxik irakurri dituzte bere eleberriak.

Ikusten denez, irudia zen jeinua baino behinbehineko hiri-kideentzat.

Oak Parke-koak uste zuen bizitza osoan gozatzen ahal zuela bizitza.

Bera bezalakoak izan ziren aitzinekoei kasu haundiagorik egin ezkero, atsekabe eta asmo gaizto bat baino gehiago kendu zituzkeen gainetik.

Eta hori Iruñak mezetan, nahi den moduan bizitzeari antza haundiena diola kontutan harturik.

Benetan haundiak diren guztien antzera, Hemingway-k ere aitzina hartu zion bere harrirudiaren estreinuari.

Ez zen maiteena izan, baina begirune haundia zaio eta ulertua izan da.

Zolu-oihal musukari paregabea.